Gipuzkoako dantzariek etzi omenduko dute Iztueta maisua, Zaldibian
Juan Inazio Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko ekitaldiak azken txanpan sartu dira. Bi dantza saio geratzen dira. Bat igandean 12:00etan egingo dute, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak deituta. 60 bat dantzari elkartuko dira Zaldibian...
Iztuetaren jaiotetxetik plazara ezpata-dantza eginez joango dira. Han, Iztuetak bildutako dantzen bilduma bat aurkeztuko dute. Donostiako Udal Txistulari Taldea eta Zaldibiako Txanbolinteroek joko dute.













