Zapas eta Gonzalezi omenaldiak igandean
Legorretako Aldapa Haundi elkarteak Joxe Mari Iturrioz Zapas gogoratzeko hainbat ekimen antolatu ditu iganderako, bere erahilketaren 39. urteurrena betetzen den honetan. Kataluniari buruzko hitzaldia egingo dute 11:00etan hasita, herri antzokian, CUP-e...
Legorretako Aldapa Haundi elkarteak Joxe Mari Iturrioz Zapas gogoratzeko hainbat ekimen antolatu ditu iganderako, bere erahilketaren 39. urteurrena betetzen den honetan. Kataluniari buruzko hitzaldia egingo dute 11:00etan hasita, herri antzokian, CUP-eko lagunen eskutik. Sandra Redondo eta Gerard Soler izango dira hizlariak eta Eneko Amenabarro arituko da moderatzaile lanetan. 14:30ean, berriz, bertso bazkaria egingo dute Andoni Mujika eta Axier Ibarguren bertsolariekin.
Bestalde, Belen Gonzalezi ere omenaldia egingo diote Laz-kaon, herriko plazan, 12:30ean.