Goierritarren eskuzabaltasuna agerian utzi du elikagai bilketak
Gipuzkoako Elikagai Bankuaren kanpaina martxa onean doa
Gipuzkoako Elikagai Bankuak abenduaren 1erako eta 2rako antolatutako elikagai bilketa kanpaina martxa onean doa Goierrin. Boluntario asko ari da lanean eskualdeko hainbat saltoki handitako atarietan, eta goierritar ugari ari da hurbiltzen postu horietara esnea, gailetak, olioa, arroza, pasta, haurrentzako elikagaiak eta abar ematera.
Kanpainaren helburua Gipuzkoa osoan 715.000 kilo elikagai biltzea bada ere, hau da, kilo bat gipuzkoar bakoitzeko, bilketa guneetara joan ezin dutenek badute parte hartzeko beste bide bat, Elikagai Bankuak kaleratu dituen bono solidarioen bidez, hain zuzen ere.
Elikagai bilketa kanpainak gaur iluntzera arte jarraituko du.