Ormaiztegiko jaiak, elurretan
Eguraldi txarragatik aurtengo Ander Deunaren jaiak barruetan ospatu dira kalean baino gehiago. Urmenetak irabazi du Odolki lehiaketa eta Martinek sukaldari lehiaEguraldia erabat negututa ospatu dituzte aurtengo Ander Deunaren jaiak. Zaindariaren egunar...
Eguraldi txarragatik aurtengo Ander Deunaren jaiak barruetan ospatu dira kalean baino gehiago. Urmenetak irabazi du Odolki lehiaketa eta Martinek sukaldari lehia
Eguraldia erabat negututa ospatu dituzte aurtengo Ander Deunaren jaiak. Zaindariaren egunaren bezperako danborrada estalpetik estalpera ibili zen euriagatik. Aitzitik, okerrena etortzeko zegoen eta ostiralean zein larunbatean elurra gogotik bota zuen. Jaiak, halere, ospatu dituzte ormaiztegiarrek. Aurten kalean baino, arkupeetan eta tabernetan ibili dira Mozorro Egunean ez beste egunetan.Larunbata zuri-zuri esnatu zen eta oraindik ere elurra bota zuen. Alabaina, herritarrak ez ziren kikildu eta mozorrotuta atera ziren kalera Mozorro Eguna ospatzeko. Sariak iluntzean eman zituzten eta helduetan txu-txu trena alokatuta kalean ibili zen Benidormeko turistak eraman zuen sari nagusia; gazteetan Baserritar paixek. Ijitoak, katuak, Pirritx eta Porrotx eta espazio ontzia egin zutenik ere egon zen mozorrotuen artean.
Herenegun ez zuen elurrik bota baina eguna hotzetik joan zen. Dena dela, ateri egon zen eta 31. Odolki Eguneko azokak eta lehiaketek nahikotxo bisitari izan zituzten. Juan Jose Lapitzi omenaldia egin zioten eta Odolki Lehiaketako irabazlea Zegamako Jon Urmeneta izan zen, bigarren saria Jose Manuel Olanorentzat izan zen eta hirugarrena Jesus Mari Debarentzat.
Odolkia osagaitzat duen plateren 16. sukaldari lehiaketa Joxemi Martinek irabazi zuen eta gaztetxoen saria ere berak eraman zuen. Lehiaketa beraren baitan aurkezpen onenaren saria Edurne Mendizabali eman zioten. Azkenik, odolki osagaien lehiaketan, Juanita Murgiondo eta Maria Jesus Oriari eman zizkieten sariak. Odolki Egunean Mutiloako Juanita Murgiondok eta Juanita Aranburuk bigarren urtez bertatik bertara egin dituzte odolkiak, eta baita nola egiten diren erakutsi ere.