Zeropeko tenperaturak eta behe laino itxiak ez ditu Segurako haurrak izutu.
Amets Albizu Sancho izan da aurtengo San Nikolas Txikia.
Zeropeko tenperaturak eta behe laino itxiak ez ditu Segurako haurrak izutu. 10:00etarako, eskuan poltsa handi bana zutela, haur mordoxka elkartu dira, Seguran 150 urte baino gehiago duen ohitura berreskuratu baitute gaur: San Nikolas eskea.
Tradizioak dionez, herritar batek parrokiako sakristauari gotzain jantzi txiki bat oparitu zion, eta harrezkeroztik, abenduaen 6an, 6 urteko haur bat gotzainez jantzi eta kantu eskean aritzen dira. Gaur, Amets Albizu Sancho izan da San Nikolas Txikia. Ohi bezala, inguruan izan ditu Segurako gainerako haurrak, San Nikolasen kantua abestu, eta segurarrek leihoetatik botatzen zizkien gozokiak jasotzen. Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleek eta irakasleek ere, bertatik bertara bizi izan dute umeen festa.
Azken urteetan bezala, Nikolas Txikiak eta Segurako Tarta Ardixarran eta plazan salgai jarri zituzten.