Gabonetako haur parkea hilaren 26, 27 eta 28an izango da
URRETXU // Aurten ere Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako haur parkea antolatu dute. Hilaren 26, 27 eta 28an izango da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, Ederrena pilotalekuan. Hiru egunetan puzgarriak eta jolasak egongo dira. Gainer...
URRETXU // Aurten ere Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako haur parkea antolatu dute. Hilaren 26, 27 eta 28an izango da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, Ederrena pilotalekuan. Hiru egunetan puzgarriak eta jolasak egongo dira. Gainera, 26an haurrek aurpegiak margotuko dituzte, 27an antzerkia egongo da (17:30ean) eta 28an txotxongilo tailerra egingo dute (16:30ean). Egun erdiko sarrerak 2,5 euro balioko du eta egun osokoak 4 euro.