Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Aralarko pisten harira epaitegian deklaratuko dute Aldundiko bi zuzendarik

Goierri
Gizartea

Eguzki eta Naturkon taldeek jarritako salaketaren harira, Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensio foru zuzendariek Tolosako epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean

2017/12/11
Goierriko Hitza
Aralarko_pistak__Obrak Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensio foru zuzendariek Tolosako epaitegian deklaratu beharko dute, Aralarko pisten auzia dela eta. Eguzki eta Naturkon natur taldeek jarritako salaketari bide eman zion auzitegi horrek, eta horrenbestez, arduradun moduan agertu beharko dute bi kargudunek. Ariztimuño mendi zuzendaria da eta Asensio obra hidraulikoena, nahiz eta proiektua onartu zenean ingurumen zuzendari karguan zegoen. 2016an hasi ziren Enirio eta Goroskintxu arteko pista egiten, eta Eguzki talde ekologistak eta Naturkon natur taldeen kolektiboak auzitara jo zuen, proiektuak Enirio-Aralar parke naturaleko araudiak urratzen zituela iritzita.?Aldundiko bi zuzendariak jotzen dituzte iaz eraiki zuten pista zatiaren arduradun, eta «lurralde antolamenduaren aurkako delituak» egitea leporatzen diete. Naturkone gogorarazi du legez «debekatuta» dagoela Enirio-Aralar natur parkean pista berriak egitea, eta mankomunitateak eta aldundiak bultzatutako proiektuak ez duela Natura 2000 sareko guneetan indarrean dagoen legedia betetzen azaldu du. «Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion». Baina eginda dagoen pista zatiaz gainera, Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dutela gogorarazi du Naturkonek, nahiz eta proiektu berri horrek «iazkoak zeuzkan lege-hauste berberak» eragingo dituen. Horrek guztiak, bi zuzendarien «gaitasun eza eta arduragabekeria politikoa» agerian uzten dituztela salatu du natur taldeak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut