Bihar jokatuko dute Gabonetako pilota torneoa Legorretan
LEGORRETA // Gael Elkarteak Gabonetako III. Pilota Torneoa antolatu du. Bihar jokatuko dute, Legorretako Harripila kiroldegian. 15:00etan alebinen partidak hasiko dira, 16:30ean infantilen partidak eta 18:00etan kadeteenak. Kategoria bakoitzeko hiru pa...
LEGORRETA // Gael Elkarteak Gabonetako III. Pilota Torneoa antolatu du. Bihar jokatuko dute, Legorretako Harripila kiroldegian. 15:00etan alebinen partidak hasiko dira, 16:30ean infantilen partidak eta 18:00etan kadeteenak. Kategoria bakoitzeko hiru partida jokatuko dituzte. Sari banaketa ekitaldiarekin amaituko da jaialdia, 19:30ean.