792 euro eman dizkiote Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari.
Beasaingo Batzokiak, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean antolatzen duen San Silbestre Txiki solidarioan ia 200 haurrek hartu zuten parte abenduaren 31n. Honela, korrika eginez, 792 euro eman dizkiote Herriak Elkarlanean elkarteari.
Kirol alorrari dagokionean, mailaz maila aritu dira korrika gaztetxoak. Irabazleak ondorengoak izan dira.
7-8-9 urte:
Neskak: Intza Arrondo, Naia Arizmendi eta Maitane Erauskin.
Mutilak: Iker Sanchez, Unai Sarriegi eta Xabat Mujika.
10-11-12 urte:
Neskak: Uxue Lopez, Marta Arregi eta Natalie Belamendia.
Mutilak: Xabat Larrañaga, Urko Etxebeste eta Alex Lizarralde.
13-14-15 urte:
Neskak: Nerea Gonzalez, Maddi Urrestarazu eta Elene Bolinaga.
Mutilak: Urtzi Altuna, Beñat Arrese eta Joseba Llorente.