Legorretatik Mundura elkarteak aurkezpena egingo du gaur
Markel Urretabizkaia eta Dani Cardoso legorretarrek Hondurasen (Erdialdeko Amerika) eta Cabo Verden (Afrika) egiten ari diren kooperazio lanen berri emango dute gaur udaletxeko areto nagusian, 18:30etik aurrera. Legorretatatik Mundura gobernuz kanpoko ...
Munduko beste herrialde batzuetan bizi dituzten egoera latzen jakitun, eta horiei aurre egin nahian, batu ziren Cardoso eta Urretabizkaia kooperazioaren bidera, eta une honetan, Hondurasen eta Cabo Verden ari dira, bertako herritarrei laguntze aldera.
Hondurasen, La Nora kolonian, gazteek hezkuntza jaso dezaten lanean ari da Urretabizkaia. Horrez gain, La Norako eskolara joaten diren gaztetxoen eguneko otorduak ere ziurtatu nahi ditu, haien bizi kalitatea hobetu asmoz.
Bestalde, Cabo Verden ari da lanean Cardoso. Momentuz Praia hiriburuko auzo batean ari da laguntzen, Pilorinhu gobernuz kanpoko elkartearen bidez. Herritarrek ez dute osasun publikorik han, eta aurten, bertako osasun zentroetako hainbat laguntzailerekin batera, mediku kontsultetarako bulego bat ireki dute. Edukointzi bat ere bidali zuten beharrezko material guztiarekin.
Orain, legorretarrei bi herrialde horietan egiten ari diren lana azaldu nahi diete, haien kolaborazioa eskertzearekin bat.













