Felipe Orts eta Olatz Odriozola izan dira onenak Ormaiztegiko lokaztian
Bezperako elurteak eraginda, erabat lokaztuta zegoen ibilbidea. 23 urtez azpikoetan Mujikak irabazi du. Master eta Junior probetan ere goierritarrak izan dira nagusiTxirrindularientzat gogorra, baina zaleentzat ikusgarria. Horrelakoa izan da Ormaiztegi...
Bezperako elurteak eraginda, erabat lokaztuta zegoen ibilbidea. 23 urtez azpikoetan Mujikak irabazi du. Master eta Junior probetan ere goierritarrak izan dira nagusi
Txirrindularientzat gogorra, baina zaleentzat ikusgarria. Horrelakoa izan da Ormaiztegiko Ziklo- Kros proba aurten. Bezperako elurteak eraginda, erabat lokaztuta zegoen ibildea, eta parte-hartzaileak leher eginda eta hotzak jota iritsi ziren helmugara. Guztira 113 txirrindularik parte hartu dute lasterketaren 47. edizioan; beste urte batzuetan baino gutxiago izan dira, eguraldiaren eraginez. Proba nagusietan azkarrenak, Alacanteko Felipe Orts eta Olatz Odriozola urnietarra izan dira.Larunbatean Abadiñon jokatutako probaren ondoren, euskal zirkuitoko urteko bigarren proba jokatu zuten igandean Ormaiztegin. Helduen kategorian Javier Ruiz de Larrinaga eta Aitor Hernandezen arteko lehia espero zen, baina Felipe Ortsek biei hartu zien aurrea. Alacantekoak lehen itzulian egin zuen ihes, eta araba eta bizkaitarra atzetik izan bazituen ere, itzuliz itzuli tartea handitzen joan zen. Ortsek 57:55 segundoan bukatu zuen proba; Ruiz de Larrinagari minutu pasako aldea atera zion, eta 1:23koa hirugarren egin zuen Aitor Hernandezi.
Emakumezkoetan, alde handiagoarekin irabazi zuen Olatz Odriozolak; Urnietakoak 45 minutu eta 19 segundoan bukatu zituen lau itzuliak. Bigarren egin zuen Lierni Lekuonari 2:35eko aldea atera zion, eta lau minututik gorakoa Sandra Trevileri.
Elitekoen lasterketa berean atera ziren 23 urtez azpikoak ere. Horien artean onena Mikel Mujika legazpiarra izan zen, aurretik zihoan Jon Munitxa erretiratu eta gero. Irabazlearengandik itzuli batera bukatu zuen.
Masterretan, goierritarrak
Master mailan jokatutako hiru probetatik bitan, goierritarrak izan dira garaile. 30 urtez goitikoan, Jon Urteaga idiazabaldarrak irabazi zuen, eta 50 urtez gorakoetan Xabier Mendiaraz zaldibiarrak. Junior mailan ere, goierritar bat, Aitor Garmendia itsasondoarra izan da azkarrena.













