Euskal Herriko kluben arteko laugarren pilota txapelketa Idiazabalen
Euskal Herriko Kluben arteko laugarren pilota txapelketa jokatuko da larunbatean eta igandean, hilak 13 eta 14, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Pelota dastatu lelopean. Zaramaga, Irurzun Tolosa Aurrera eta Hernaniko taldeetako pilotariak ariko dira lehian.
Larunbatean, 11:00etan hasita, Zaramaga eta Irurzungoek irekiko dute txapelketa. Lehenik, Larrañagak, Lansalot-en aurka jokatuko du lau t’erdian. Jarraian, Alvaradok, Ongay-ren aurka eta azkenik, binaka, Rafael eta Azpiazu, Olazabal eta Bergeraren aurka.
Igandean berriz,Tolosa Aurrera eta Hernaniko taldeen txanda izango da. 17:30ean hasita, Elola eta Ojuel lau t’erdian neurtuko dira. Jarraian, Etxegarai, Lizeagaren aurka arituko da. Eta azkenik, binakako norgehiagoka izango da Labaka-Telletxea eta Arrieta-Azpitarteren artean.
San Blasetarako sarrerak
Datorren urtarrilaren 16 eta 17an salgai jarriko dira otsailaren 3an larunbata, ospatuko den profesionalen pilota partidarako kantxako sarrerak; Altuna-Martija, Urrutikoetxea-Ladis Galarza aurka.
Hauek astearte eta asteazken arratsaldean, 15.00etatik 18.00etara eskuratu ahal izango dira udaletxeko areto nagusian, 30 euroren truke. Pertsona bakoitzeko eta eguneko 6 sarrera hartu ahal izango dira gehienez