Adinekoen zerbitzua sei urterako esleituko du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Hirugarren adinekoen kudeaketa eta dinamizazio zerbitzua lehiaketa bidez emango du Olaberriko Udalak, baldintzak, gastua eta kontratazio prozedura abenduaren 28an alkatetza-dekretuz onartu ostean. Kontratuaren iraupena lau urtekoa da, best...
OLABERRIA // Hirugarren adinekoen kudeaketa eta dinamizazio zerbitzua lehiaketa bidez emango du Olaberriko Udalak, baldintzak, gastua eta kontratazio prozedura abenduaren 28an alkatetza-dekretuz onartu ostean. Kontratuaren iraupena lau urtekoa da, beste birako luzagarria. Urteko 22.500 euro (gehi dagokion BEZa) da lizitazio prezioa. Bi asteko epea dago eskaintzak udaletxean aurkezteko.