Ainhoa Sanz: «Ibilbide gogorrak gustatzen zaizkit»
Ainhoa Sanzek (Urretxu, 1989) Gipuzkoako kros txapelketa irabazi zuen igandean Lasarten. Mendiko lasterketetan ere parte hartu nahi du eta ‘Gailurra Xtreme’ saioko protagonistetako bat da. Noiz eta nolatan hasi zinen
Mendiko lasterketaren batean parte hartzeko asmoa duzula esan izan duzu.
Hala da. Goierri Kopa Traileko probetan gustura parte hartuko nuke, baina kros denboraldi bete-betean gaude. Hori dela eta, kros denboraldia amaitutakoan izan beharko da. Apirilean edo maiatzean.
Zer moduz moldatzen zara jaitsieretan?
Ez naiz oso abila. Teknika landu beharra dut. Gainera, gaizki jaisteak bizkarreko mina eragiten dit. Kontuz ibili beharra dut.
«Mendiko lasterketa batean parte hartuko dut, kros denboraldia bukatutakoan»‘Gailurra Xtreme’ telebista saioan parte hartu duzu. Zer moduz ikusi duzu zure burua telebistan? Nire burua arraro ikusten dut. Oraingoz dena oso polita ageri da, baina hurrengo saioak ezberdinak izango dira beharbada. Izan ere, nekea, haserreak… azalduko dira. Ikusleek kalean gelditzen al zaituzte? Bai. Askok saioa astero ikusten dutela esan didate. Pirinioetan sartu ahala, irudiak politagoak izango dira. Krosa kirol gogorra da eta 18 urte daramatzazu lehian. Luzaroan jarraitzeko asmoa duzu? Ez dut atletismoa uzteko asmorik. Txikitatik egiten dudan zerbait da. Ordu bat niretzako bakarrik. Eguneko nire momentua. Haserreak botatzeko aukera. Baita gozatzeko unea ere. Atletismoak bete egiten nau. Beharbada egunen batean utzi egin beharko dut, baina oraingoz jarraitzeko asmoa dut.













