Goierriko txoko garaienak zuri esnatu dira
Eguraldi iragarpenak bete egin dira eta bart gauean elurra egin du Goierriko herririk gehienetan. 200 metrotik beherako herrietan era nabaritu da, askorik zuritu ez badu ere. Mendi eta herririk garaienetan ordea, bazterrak zuritu ditu elurrak.
Trafikoari dagokionean, arretaz gidatzeko eskatu du Trafiko Zuzendaritzak. Otsaurte, Mandubia eta Lizarrusti kamioientzako itxita dago. Etzegaraten elurra ari du baina elurra kentzeko makinak lanean ari dira, eta bidea zabalik dago.