Hiru antzezlan gaur aukeran
Negu bete-betean, hiru antzezpenekin gozatzeko modua izango da gaur Goierrin. Urrup antzerki taldeak Zuek nahi bezala lana taularatuko du Lazkaoko Arerian (20:00). Ordiziako Herri Antzokira, Etxeko saltsak lana dakarte lau aktore ezagunek –tartean Aitziber Garmendiak–, 22:15ean. Eta ordu berean, Sara Cozarrek eta Joseba Apaolazak Ergela lana aurkeztuko dute Zumarragan, Zelai Ariztin.