Ospitaleko aparkaleku berria datorren urterako prest egongo da
Zumarragako Udalak ospitaleko aparkaleku berriaren proiektua onartu du. 215 autorentzako tokia izango du eta datorren urte hasierarako prest egongo da. Udalak astearteko osoko bilkuran onartu zuen proiektua. Alderdi guztiek alde
Zumarragako Udalak ospitaleko aparkaleku berriaren proiektua onartu du. 215 autorentzako tokia izango du eta datorren urte hasierarako prest egongo da. Udalak astearteko osoko bilkuran onartu zuen proiektua. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten.
Aparkaleku hori jaurlaritzak egin behar zuen, EAJk eta PSE-EEk adostuta. 2015eko aurrekontuetako 630.000 euro obra hori egiteko erabili behar ziren, baina azkenean ez zen egin. Azkenik, dirua jaurlaritzak jarriko du eta obraz udala arduratuko da.
Mikel Serrano alkateak jaurlaritzak obra hori egiteko borondate politikorik ez zuela aipatu zuen. Udalak gogor borrokatu eta obra bere gain hartu behar izan duela gehitu zuen. EAJko zinegotziek Osakidetzak beste lehentasun batzuk zituela, baina EAJk bere hitza bete duela erantzun zioten.
Astearte iluntzeko osoko bilkuran, udalak Argixaoko atletismo pista berritzeko proiektua ere onartu zuen. Obrak 234.000 euroko aurrekontua du eta futbol denboraldia amaitzen denean egingo dute. Diruaren %50 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko du. Alkateak duela gutxi belar artifiziala aldatu zela eta obra honekin Argixao erabat txukun geldituko dela esan zuen. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten.