Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Legazpira dator Etiopia

Legazpi
AisiaGizartea

Aitor Casadok eta Mar Torrijosek Etiopiara egindako bidaiatik sortu du Casadok ‘Etiopia: Ipar kulturala eta Hego basatia’ ikus-entzunezkoa

2018/02/14
Goierriko Hitza
Dassanech TribuaAitor Casado bidaiari eta argazkilari legazpiarrak Islandia ekarri zuen Legazpira azken ikus-entzunezkoan. Bitan eman behar izan zuen ikusleak kanpoan geratu zirelako. Orain, paisaia erabat aldatuta dator, izan ere Etiopiara 48 minutuko  bidaia egiteko aukera eskainiko du bihar, 19:30ean, kultur etxean. Emanaldia ikustera kanpotik etorriko denik ere bada, eta kultur etxeko areto nagusiko toki guztiak beteko direnaren aurreikuspena dauka Casadok. Hiru aste egin zituen Etiopian Mar Torrijos bikotekidearekin; hamaika egun iparraldean eta beste horrenbeste hegoaldean. Lehenengo ezustea: «Abuztuan abiatu ginen eta ez genuen espero dena horren berdea izango zenik. Izan ere, guztiok lotzen dugu Etiopia lehorteekin, gosearekin…». Hiriburuan ordu gutxi egin, eta azkar asko abiatu ziren iparraldera. Historiaz beteta dago Etiopia. Gondar edo Afrikako Camelot ikusi zuten. Mendi bueltaren bat egin zuten, baina euri garaia zen eta sasoi horretan ez dute gomendatzen treking luzerik egitea. Axum-en egon ziren, garai bateko Etiopiako hiriburuan:  «Bere elizetako batean antzinako Aliantzaren Kutxa dago, bertan gorde zituzten, ustez, Hamar Aginduen taulak. Tokia zeharo bitxia da». Etiopia utopia Hiru egun egin zituzten Angel Olaran misiolari hernaniarrak zuzentzen duen misioan. «Gaur-gaurkoz gehien miresten dugun pertsona da», dio Casadok. «Han egiten dabilena itzela da eta etziko proiekzioan itsulapiko bat jarriko dugu diru bilketa bat egiteko, bildutakoa hara bidaliko dugu».  Angel Olaranen lanari jarraitzen dio Etiopia Utopia fundazioak eta Tigram eskualdean, gutxien dutenei laguntzea du helburu.
«Ez da karitatea, justizia baizik. Gizaki orok dugun eskubidea da: janaria, etxea, familia, osasuna, hezkuntza, lana…», dio Olaranek.
Biharko emanaldiak Etiopiara eramango ditu ikusleak eta haien alea ere haraino bidaltzeko aukera ere eskainiko du Casadok  itsulapiko baten bitartez. Lalibelan amaitu zuten iparraldeko buelta, Tigray-n hormatan industuta dauden elizak ikusi eta gero. Hegoaldean natur parkeak eta tribu ugari ezagutu zituzten, nork bere ohiturak dituztenak, bata bestearengandik oso ezberdinak. Ikus-entzunezkoan Casadok Etiopiari buruzko zertzelada gehiago emango ditu. Jakingarriak, gure begietara bitxikeriak diren ezaugarriak, datu historikoak, demografiari dagozkionak eta abar luze bat. Besteak beste, kontatuko du Etiopian 2010. urtean bizi direla. Hango egutegiak hamahiru hilabete ditu, 30 eguneko hamabi eta bospasei eguneko beste bat. Angel Olaranen lanari tarte berezia eskainiko dio Casadok, eta Omo Child gobernuz kanpoko beste erakunde bati buruz ere arituko da. Hain justu, mingi haurrak hartzen dituen erakundea da. Haurrok madarikatuta daudenaren ustea dela eta, abandonatu egiten dituzte sabanan eta Omo Child-ekoek jaso eta aterpe ematen diete. Ur eskasiaz, tribuen nolakotasunaz, kafeaz, teff zerealaz… Ez dira hizpideak faltako Etiopia Legazpira etorriko den emanaldian.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Enirio-Aralar Mankomunitatean dagoen zatiketa agerian utzi dute gaur

2022/05/18
Ordizia
2

21. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia heltzear da

2022/05/18
Zegama
3

Itxaronaldia amaitu da

2022/05/19
Beasain
4

Rubik kuboa osatzen azkarrenak, Legazpin

2022/05/18
Legazpi
5

Hegialde, 42 urte jaiak hasi zirela

2022/05/19
Legazpi
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.