Legoreggae jaialdirako sarrerak salgai daude 10 euroren truke
LegoReggaeren antolatzaileek jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu zuten Legorretan, larunbatean. Aurtengo jaialdia martxoaren 10ean izango da, eta bost egunetan sarreren ia erdiak saldu dituzte. Talde batzuk ekartzeko azken orduko arazoak izan baditu...
Egitarau oparoa
Besteak beste, Xiberoots eta Glaukoma taldeak etorriko dira Euskal Herritik, Under Selector Kataluniatik, eta LMK eta Irie Ites Frantziatik. Jamaikatik ere bi artista gerturatuko dira: Stranjah Miller eta King Kong hain zuzen ere. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere kalejira musikatua egingo dute.
Sarrerak
Sarrerak 10 euroan daude salgai hainbat lekutan: Legorretan bertan gaztetxean, Ezkizun eta Olason; Ordizian, Sugaarren, Kirkilen eta Leizean; Beasainen berriz, Koiote zaharrean; eta azkenik, Tolosan, The Nesten. Ticketean ere salgai daude sarrerak, Internet bidez erosi nahi izanez gero.













