Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ekaitz Goienetxeak 'Zaldi mamarroa' liburua aurkeztu du

Beasain
Kultura

Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkarrek elkarlanean antolatutako 19. Igartza Literatur Bekaren emaitza da. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian aurkeztuko dute.

2018/03/01
Goierriko Hitza
Aitor Aldasoro, Xabier Mendiguren, Ekaitz Goienetxe eta Joxe Begiristain.

Aitor Aldasoro, Xabier Mendiguren, Ekaitz Goienetxe eta Joxe Begiristain.

Igartza Literatur Bekaren 19. edizioa irabarazi zuen Ekaitz Goienetxea bermeotarrak gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian jasoko du  6.000 euroko bekaren bigarren erdia; gau aurkeztu baitu urtebeteko epean idatzi duen Zaldi mamarroa eleberria. 80eko hamarkadan eta gaur egunean kokatutako fikziozko nobela da: «Ehunka gazte hil zituen herrian zaldiak [heroinak]; edo haren gainean etorri zen hiesak. Baina hura ez zen izan belaunaldi motel, triste bat; aitzitik, musika, sexua eta parranda maite zituzten, amets, jolas eta borroka egin zuten, eta bizitzak zekarzkien aukera guztiak deskubritu nahi zituzten. Baita heroina ere». Idazlearen esanetan, «jakinminagatik» aukeratu du 80ko hamarkadara jauzi egitea, «Akordu gutxi dauzkat ordukoak, baian, kontatu dizkidaten gauza gehienak urte buelta hartan kokatu dizkidate askok». Bermeon jasotako hainbat testigantzei forma eman die Izaro eta Unatz, Gaizka eta Itzi, Mikel eta Sonia, Aingeru eta Joxemigel… pertsonaiek. «Teknika korala» dela adierazi du aurkezpenean Elkarreko Xabier Mendiguren editoreak. Bermeotarraren esanetan, «rabaki literarioa baino gehiago, diskurtsiboa izan da. Nik ez neukan diskurtso propio bat, ez gaiari ez garaiari buruz. Horregatik egin nituen elkarrizketak, eta horregatik nekien neuk ere, hasieratik, nobela ikuspegi anitzetatik kontatutako istorioa izango zela». Goienetxeak aitortu zuenez, «kontatu zidatenari fidela izan guran, trabatuta ibili naiz hasieran. Pertsonaiekin nahi izan dudana egiten hasi nintzen arte. Fidel izateari utzi eta zenbat eta fikziorago eraman, orduan eta askeago aritu naiz, eta eskerrak, bestela ez nuelako nobela bukatuko. Hau da, liburuko pertsonaiak testitantzatarrak dira jaiotzez, baian hazi eta bizi fikzioan egin dira». Kokalekua ere fikziozkoa da, Uria eta Herria lotzen dituena: «Pertsonaiekin bezala, espazioarekin ere antzeko zerbait egin behar izan dut, libreago idazteko. Bermeo-moduko zeozer da Herria».
Ekainaren 30era arte aurkez daitezke 21. Igartza Bekako lanak Beasaingo Udalak, CAF enpresarekin eta Elkar argitaletxearekin elkarlanean antolatzen duen Igartza Literatur Beka «osasuntsu» dago, Xabier Mendigurenen ustez, batez ere «idazleek egindako lanek kategoria» ematen dielako. 21. edizioko oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko eta ekainaren 30era arteko epea dago proiektua aurkezteko. Aitor Aldasoro alkateak gogoratu duenez, bi liburu baino gutxiago idatzita duen 35 urtez azpikoek har dezakete parte; «inoiz ere Igartza Beka irabazi ez duenak». 6.000 euroko beka jasoko du irabazleak. Joxe Begiristain CAFeko Euskara arduraduna azpimarratu zduenez, CAFek trenak egiteaz gain, euskal kultura bultzatzeko aletxoa jartzen jarraituko du aurrerantzean ere. Urtebete barru, 20. Igartza Beka  irabazitako Miren Amurizaren liburua aurkeztuko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut