Sagarrondoak landatu dituzte gaur Olaberrian
Zuhaitz eguna egin dute gaur goizean Olaberrian. Herriko haurrek hamar zuhaitz landatu dituzte Galarregi auzoan.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zuhaitz eguna egin dute aurten ere Olaberrian. Herriko hainbat haurrek, guraso zein udaltzainek lagunduta, hamar sagarrondo landatu dituzte Galarregi auzoko belardi batean.
Azken urteetan egin bezala, bertako espezieen aldeko hautua egin dute aurten ere sagarrondoak aukeratuta.













