Goierriko 11 bikote ariko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean

33265950810_71310494a3_o 2 Zazpi herrialdeetako kanporaketak bukatuta, larunbat honetan jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala Uztaritzen (Lapurdi). Guztira 128 bikote ariko dira lehian; horietatik 32 Gipuzkoakoak, 32 Nafarroakoak, 18 Arabakoak, 18 Behe Nafarroakoak, 12 Bizkaikoak, 12 Lapurdikoak eta 4 Zuberoakoak. Goierriko herririk gehienetan egin dituzte kanporaketak, baina 11 dira Gipuzkoako langa pasa eta finalean ariko direnak. Parte-hartzaileek goizeko 09:00etarako joan beharko dute Hiribehere plazara. Bertan harrera egingo diete, eta Kiroleta kiroldegiraino desfilean joango dira. Goizeko kanporaketak 10:00etan hasiko dira, eta 14:00etan bazkaltzeko etena egingo dute. 17:00etan berriro ekingo diete kanporaketei, eta finala 19:00etan izango da.
GOIERRITIK SAILKATUTAKO BIKOTEAK: · Ezkio. Txomin Bidegain eta Ximon Idiakez. · Beasain-Arriaran. Beñat Oregi eta Aritz Aranburu. · Gabiria. Iñigo Igartzabal eta Aritz Aranburu. · Idiazabal. Jon Ormazabal eta Pello Garin. · Lazkao. Iñaki Oses eta Arkaitz Gorostixu. · Legazpi. Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria. · Segura. Iker Aizpeolea eta Beñat Elortza. · Segura. Jose Manuel Garaialde eta Iñaki Garaialde. · Urretxu. Jon Imaz eta Julen Etxeberria. · Zaldibia. Jexux Jauregi Altzo eta Joxi Etxeberria. · Zaldibia. Aitor Jauregi eta Mikel Luloaga Lulu.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa