Legazpiko emakumeek ere planto egingo dute

Martxoaren 8rako erakunde feministek deitu duten greba eguna dela eta, Legazpin ere planto egingo dute. Zingi-Zango elkarteak zabaldu duen bideoan, Legazpiko hainbat emakumek grebarekin bat egiteko arrazoiak azaldu dituzte. Greba eta lanuzteez gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte Legazpin ostegunerako. 11:30ean, kalejiran abiatuko dira Hegialde auzotik, eta 12:00etan, Euskal Herria plazan elkartuko dira. 17:00etan ere, elkarretaratzea egingo dute, toki berean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa