Ostegunean elkarretaratzea egingo dute jubilatuek Seguran
Segurako jubilatuak eta pentsiodunak kalera aterako dira ostegunean, 19:00etan, pankarta eskuan hartuta,euren «haserrea» kaleratzeko eta pentsio publiko duinak eskatzeko. Elkarretaratzearekin pentsio balioaren igoera kalkulatzerakoan, KPI-aren errefe...
Larunbatean Donostiara
Era berean, larunbatean Donostian Pentsio publiko duinen alde goiburupean egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Atseden jubilatu eta pentsionisten elkarteak. 18:00-etan da manifestazioa eta autobusa 16:15etik irtengo da Seguratik. Atzo zen autobusean izena emateko epea, baina interesatuek Atseden elkartekoekin jar daitezke harremanetan.













