Play-backean parte hartzeko izen emate epea zabalik dago
LEGORRETA // Hilabete falta da Legorretako Azintzio jaietarako, eta pixkana-pixkana herritarrak hasiak dira antolaketa lanetan. Egun horietan egingo den Playbackean parte hartzeko asmoa izanez gero, aste honetan eskatu behar da entseguetarako lokala, u...
LEGORRETA // Hilabete falta da Legorretako Azintzio jaietarako, eta pixkana-pixkana herritarrak hasiak dira antolaketa lanetan. Egun horietan egingo den Playbackean parte hartzeko asmoa izanez gero, aste honetan eskatu behar da entseguetarako lokala, udal liburutegian. Izena emateko azken eguna, berriz, apirilaren 27a izango da. Liburutegian eman behar da izena, eta abestia USB batean entregatu behar da. Legorretako Azintzio jaiak maiatzaren 9an hasi eta 13an bukatuko dira.