Ordizian Euskal Akuarelarien elkarteak egindako bilkuran parte hartu dutenak Barrena kultur etxeko iskaileratan
Euskal akuarelariak Ordizian elkartu dira gaur bi urtean behin egiten duten bilkura egiteko. Bilkura horretan batez ere Bizkaitik etorritako akuarelariek hartu dute parte, Cantabriakoak ere tartean baziren ere; 30bat margolari elkartu dira guztira. Goizean Ordiziako kaleetan izan dira margotzen, eta bazkaldu ondoren, Barrena kultur etxean elkartu dira eskola magistral baten inguruan. Gero, kultur etxeko areto nagusian ikusgai jarri duten erakusketa inauguratu dute. Euskal Akuarelarien elkarteak antolatu du bilkura.