San Joanetarako dantza ikastaroa hasi da Olaberrian
OLABERRIA // Ostiralean hasi zen Olaberrian euskal dantzen ikastaroa. San Joan jaietarako prestatuko dira herritarrak, adin guztietakoak; Ane Etxezarreta, Mara Narro eta Malen Mujika dira gidari. Ostiraletan 17:30ean izango da. Bestetik, ekainaren 24ko...
OLABERRIA // Ostiralean hasi zen Olaberrian euskal dantzen ikastaroa. San Joan jaietarako prestatuko dira herritarrak, adin guztietakoak; Ane Etxezarreta, Mara Narro eta Malen Mujika dira gidari. Ostiraletan 17:30ean izango da. Bestetik, ekainaren 24ko herri kirol saiorako herritarren taldeak osatu nahi dituzte. Izena apirilaren 30erako eman behar da udaletxean, Jolas-Txokoan, Zezilionean, Ihurreko Tabernan edo Arrietan.