Zaldibiatik Corellara joango dira 26an jubilatuak egunpasa
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak txangoa antolatu du Nafarroako hegoaldera, apirilaren 26rako. Corellara joango dira. Arrese museoa ikusiko dute lehenengo, eta ondoren herri gunean barrena bisita gidatua. Autobusa 08:00etan irtengo da, plazati...
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak txangoa antolatu du Nafarroako hegoaldera, apirilaren 26rako. Corellara joango dira. Arrese museoa ikusiko dute lehenengo, eta ondoren herri gunean barrena bisita gidatua. Autobusa 08:00etan irtengo da, plazatik. Txartelak iganderako erosi behar dira (30 euro). Atzo arratsaldean toka txapelketa izan zuten, plazan.