Bost dantza taldek parte hartuko dute Legorretako Dantzari Txikin
Euskal dantzak izango dira protagonista igandean Legorretan, izan ere, XVIII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute. Herriko Irrintzi-Alai taldeko dantzariez gain, Goierriko beste lau herritako dantza taldeak ere joango dira: Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako...
Egun osoko plana
Dantzariak, igandean 11:00etan bilduko dira, Legorretako Korta eta Zapas enparantzan. Bertan, hamaiketakoa banatuko diete lehenbizi. Desfilean 12:00etan irtengo dira. Kalerik kale, auzuneetara iritsiko dira, eta tarteka piezak dantzatuko dituzte. Hiru izango dira egingo dituzten geldiuneak.
Goizeko kalejiraren ondoren, 13:00ak aldera, dantzari guztiak plazan bilduko dira eta bertan dantza desberdinak egingo dituzte. Jarraian balkaltzera joango dira.
Arratsaldean, karaokea eta dantzaldia izango dute herri antzokian, 16:30ean hasita.













