Ekainaren 10eko giza katea girotzeko eta herritarrek izena eman dezaten, hiru festa ekitaldi antolatu ditu asteburuan Gure Esku Dagok. Bihar, Seguran, 18:00etan erraldoiak, 19:00etan Jon Iturrioz eta Eneko Araiztegi bertsolariak eta 20:00etan, parrilla...
Kataluniako San Vicenç dels Horts herriko castellersak etorriko dira asteburuan Beasainera.
Ekainaren 10eko giza katea girotzeko eta herritarrek izena eman dezaten, hiru festa ekitaldi antolatu ditu asteburuan Gure Esku Dagok. Bihar izango da ekitaldi horietan lehena, Seguran. 18:00etan hasita, erraldoiak izango dituzte, eta 19:00etan, Jon Iturrioz eta Eneko Araiztegi bertsolariak ariko dira. 20:00etan, parrillan erretako saiheski mokadutxoak eskainiko dituzte. Seguran, «175 herritar izendatzeko erronka» dutela diote, 3 autobus bete nahi baitituzte Murgia ingurura joateko. Aurrerantzean, ostiralero jarriko dute izena emateko mahaia.
Beasainen larunbatean egingo dute festa, Kataluniako San Vicenç dels Horts herriko giza gazteluak lagun dituztela. 14:00etan ongi etorria egingo diete batzar aretoan eta ondoren herri bazkaria egingo dute plaza azpian. Txartelak salgai daude Basakanan eta Antzizarren. 19:00etan, sagardo dastaketa egingo dute Bideluze plazan eta 20:15ean, kantaldia.
Ormaiztegin, azkenik, etzi, 15:00etan, futbito txapelketa jokatuko dute Tortin eta ondoren trikipoteoa egingo dute.
Ordizian momentuz ekitaldirik iragarri ez badute ere, izena emateko aukera izango da, ostiraleran (19:00-20:30) plaza nagusian, eta astearteetan (19:00-20:30) Barrena jauregian.