Legazpiarrak oraindik ere festan
Kapela Dantza egin dute gaur. Bihar, Mirandaola eguna ospatuko dute.
Aste guztia festan daramate legazpiarrek eta biharko egun handiaren aurretik, gaur, Kapela Dantza herrikoiaren txanda izan da, Sustraiak Dantza Taldeak sustaturik. Plazan eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira dantzariak.
Arratsaldean berriz, goitibehera lehiaketa izango da, Aztiritik hasita, Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak sustaturik.
Bihar, Legazpiko egun handia izango da: Mirandaola Eguna.
Egitaraua:
- 09:00: Txistulari Taldearen goiz deia.
- 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
- 11.00: Meza Nagusia, Mirandaolako ermitan, Santikutz abesbatzaren partaidetzarekin.
- 11:45: Olagizonei ongi etorria eta ohorezko ezpata dantza.
- 12:00: Ola martxan jartzea.
- 12:30: Jaiaren hasiera: Haztegi ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Doinua Musika eskolako trikitilariak, Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 15.30. Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik.
- 16:00. Erromeria.
- 18:30. Herrira itzultzea, Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin. Amaiera, Euskal Herria plazan.













