Mieltxoren jaitsierarekin hasi dituzte festak Ezkion
Mieltxoren jaitsierarekin hasi zituzten hasi zituen atzo iluntzen San Migel jaiak Ezkion, eta asteburu betea izango dute.
Gaur 13:00etan toka txapelketa izango da eta 14:30ean herri bazkaria, pilotalekuan, Agustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariek alaituta Jarraian, 17:00etan ume jolasak izango dira. Iluntzean txokolate jana egingo dute, 19:00etan eta 22:00etan Trikuarri taldearen kontzertua dago. 04:00etan baratxuri zopa banatuko dute. Argindegi ostatuan, 23:00etan hasita, Reggae DJ Gaua dago. Aiaraldeko Soinu Sistema elkarteko bi gaztek musika jarriko dute eta DJ Jond! eta R-Kanuto ere arituko dira 05:00ak arte.
Izazpiko Igoera
Bihar, 11:00etan haurren eta gaztetxoen lasterketa izango da eta 11:30ean Izazpiko Igoera egingo dute. Arratsaldean, 18:30ean, herri-kirol jardunaldia izango da herritarrek parte hartuta. Ondoren, barrikotea eta taloak, 19:00etan.