Zaldibiako plazako bertso afarirako sarrerak salgai dira
ZALDIBIA // Jone Uria eta Maddalen Artzallus bertsolariekin bertso-afaria antolatu dute, ostiral arratserako, Zaldibian. Plazan izango da afaria, baita ondoren saioa ere. Txartelak salgai jarri dituzte, Joxepane tabernan. 15 euro balio du bakoitzak.













