Ekain Kulturala Ormaiztegin
Gaur bertan hasiko da zazpigarren Ekain Kulturala. Ekainaren 28ra arte ekintzak kateatu egingo dira hil osoan zehar. Kultur arteko azoka 17an izango daZazpigarren ekitaldia du Ormaiztegiko Ekain Kulturalak. Herrian kultur ekintzak sustatzeko eta kultur...
Gaur bertan hasiko da zazpigarren Ekain Kulturala. Ekainaren 28ra arte ekintzak kateatu egingo dira hil osoan zehar. Kultur arteko azoka 17an izango da
Zazpigarren ekitaldia du Ormaiztegiko Ekain Kulturalak. Herrian kultur ekintzak sustatzeko eta kultur eragileen zein herritarren parte hartzea bultzatzeko helburuarekin abian jarri zuten ekimena 2012an. Gaurtik hasita eta hilaren 28ra arte egitarau oparoa sortu dute aurtengoan ere.Egitarauan dauden ekintza guztien artean zeintzuk nabarmenduko lituzkeen galdetuta, Garbiñe Ustarroz kultur teknikariak kultur arteko gastro azokari egin dio azpimarra: «Iazko azoka arrakastatsua izan zen eta aurten ere jende asko hurbiltzea espero dugu». Azokan Ormaiztegin dagoen kultur aniztasuna gastronomiaren bitartez erakusten dute. Kalean Josteko Egunak biltzen duen jende kopurua ere aipatu du, «giro ederra sortzen da eta josteko teknika ezberdinak ikasteko aukera ematen du». Aurtengoan joste lanekin herria apaintzeko asmoa daukate.
Musikale jaialdian estilo ezberdinei tokia egingo dietela eta, Ustarrozek esan duenez, «estilo aniztasun horretaz gozatu ahalko dugu». Aurten Erein eta Mammut&The Palmeras Stuck taldeek joko dute.
Ardo dastaketa gidatua egingo dute Ekain Kulturalean eta txartelak bost euroan salduko dituzte liburutegian, astelehenetik ostegunera 16:00-18:00 eta ostiralean 16:00-17:00.
Ekain Kulturalak ormaiztegiarren parte hartzea bultzatzeko xedea du, «adin guztietako jendearen parte hartzea», zehaztu du. Ormaiztegi Lorez azoka, San Joan bezpera, erakusketa Zumalakarregi museoan eta beste zenbait ekintza ere hartuko ditu.













