San Adrianen erromeria eta alkate makilen trukea, bihar
Aspaldiko ohiturari eutsiz, San Adriango erromeria ospatuko dute dute bihar idiazabaldarrek. Autobusa 07:00etan aterako da Idiazabaldik Otsaurteraino. San Adriango kobazuloko ermitaraino oinez joango dira. Bertan meza emango da eta ondoren Otsaurterain...
Aspaldiko ohiturari eutsiz, San Adriango erromeria ospatuko dute bihar idiazabaldarrek. Autobusa 07:00etan aterako da Idiazabaldik Otsaurteraino. San Adriango kobazuloko ermitaraino oinez joango dira. Bertan meza emango da eta ondoren Otsaurteraino jaitsiko dira, han autobusa hartu eta Zegamara abiatzeko. Han, alkate makilen trukea egingo dute. Ondoren, Seguran ere egingo dute alkate-makilaren trukea.
Idiazabalera itzulita, Birigarro Txistularien Elkarteak egingo die ongi etorria eta elizaraino lagunduko die. Ospakizunarekin bukatzeko, erromesei bazkaria eskainiko zaie.