29. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Urretxun
29. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur Urretxun, Lurra Dantza Taldeak antolatuta. Zortzi dantza taldek hartu dute parte: Txori Txiki (Zumaia), Andra Mari (Galdakao), Garaztarrak (Donibane Garazi), Etorkizuna (Altsasu), Korosti
11:00etan elkartu dira talde guztiak Pagoeta plazan, egunari hasiera emateko. Ondoren, 12:00etatik 13:30etara bitartean, Urretxuko kaleetan zehar ibili dira, dantza erakustaldiak egiten. 13:30ean Gernikako Arbola plazan elkartu dira guztiak batera, eta honela eman diote goizari amaiera. Arratsaldean itxiko dute egitaraua, Gernikako Arbola plazan dantza ekitaldia eginez.