Eguzki bete-beteko festa giroa
San Joan jaietako kuadrilla lehiaketa Kalekoloko taldeak irabazi du helduetan, eta Kasta taldeak haurretan. Futbol txapelketan Lokal Gunner izan da garaileUda beteko eguraldiarekin ospatu dituzte lau eguneko San Joan jaiak Seguran; jendetza elkartu da...
San Joan jaietako kuadrilla lehiaketa Kalekoloko taldeak irabazi du helduetan, eta Kasta taldeak haurretan. Futbol txapelketan Lokal Gunner izan da garaile
Uda beteko eguraldiarekin ospatu dituzte lau eguneko San Joan jaiak Seguran; jendetza elkartu da bertan. Zopa pertzaren jaitsierarekin eta Segurako Txirrindulari Elkatekoek pregoia irakurtzearekin batera, etengabeko festa hasi zen ostiralean, irudimen handiko mozorroak lagunduta. Atzo, jubilatuen eta umeen egunarekin, elegantez jantzitako afariarekin eta zopa pertzaren igoerarekin eman zieten amaiera aurtengo festei.Irabazleak eta sarituak
Festaz gain, lehiarako aukera ere izan da. Kuadrillen lehiaketari dagokionean, helduetan Kalekoloko kuadrilla izan da irabazlea, eta haurretan, Kasta kuadrilla. Lagun arteko futbito txapelketan, Lokal Gunners taldeak irabazi dio 5-2 Old Blacksi.
Kirolarekin jarraituz, igandean, herriko kirolari txapeldunei sariak eman zizkieten: Ander Svensson (Euskadiko txapelduna altuera jauzian), Jokin Izagirre (bolotan Gipuzkoako Lehendakari txapelketaren, Koparen eta Bolari Onenaren sariaren irabazlea), Bolatako taldea (Gipuzkoako irabazleak), Julene Campos (Eskolarteko gimnasia erritmikoan taldeka Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun), Maitane Mendez (herri kiroletan txapeldun), Eneko Ibañez (Antiguoko taldearekin Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun), Adur Insausti (Realarekin Gipuzkoako txapeldun), Eneko Agirrezabal (Euskadiko kros motzeko txapeldun), eta Laiotz herri eskolako 5. eta 6. mailako neska eta mutilen taldeak saritu zituzten.
Azkenik, atzo jokatutako toka txapelketa herrikoian, helduetan Puri Oiarbide eta Xepeiño Agirre izan ziren irabazleak; eta haurretan, Amaiur Mariezkurrena eta Aritz Rodriguez. Bola txapelketan, berriz, helduetan Lander Ugalde eta Amagoia Lekuona, eta haurretan, Eki Izagirre eta Amaiur Mariezkurrena.
Aldarrikapenak lekua
Aldarrikapenak ere tokia izan du Segurako jaietan. Larunbatean, kuadrilla egunean, Altsasukoak aske! lelopean, argazkia atera zuten gazteek txosna gunean.













