Almitzaren sega ligaxkako bigarren saioa Berastegin jokatuko dute
Almitza sega elkarteak antolatutako Euskal Herriko IX. Sega Ligak larunbatean izango du segimena. Berastegin (Gipuzkoa) jokatuko da bigarren jardunaldia, 18:00etan hasita. Lehen saioa Etxalekun (Nafarroa) izan zen, maiatzaren 26an, eta hirugarrena eta ...
Nazioarteko segakeran, gizonezko helduek 100 metro koadroko sailak ebakiko dituzte; emakumezko helduek 35 metrokoa. Gaztetxoen bost mailatan ere jokatuko da.
Sailkapenaren buru Migel Mari Jauregi Altzo, Alaitz Imaz, Iñigo Etxabe eta Maide Garmendia daude.













