Segurako jubilatuak eta pentsionistak Zarautz eta Zumaiara
SEGURA // Atseden jubilatu eta pentsionista elkarteak txangoa egingo du uztailaren 19an, kostaldera: Zumaiara eta Zerautzera. 09:00etan irten, hamaiketakoa eta bazkaria Zumaian egin eta arratsaldean Zarautzera joango dira; denbora librea izango dute b...
SEGURA // Atseden jubilatu eta pentsionista elkarteak txangoa egingo du uztailaren 19an, kostaldera: Zumaiara eta Zerautzera. 09:00etan irten, hamaiketakoa eta bazkaria Zumaian egin eta arratsaldean Zarautzera joango dira; denbora librea izango dute bertan. 30 euro balio du irteerak. Datozen bi ostegunetan, 5ean eta 12an, eman behar da izena, Atsedenen (19:00-19:30).