Zegamako ehiza eta natura azoka hilaren 14an egingo dute
35 enpresa baino gehiago elkartuko dira pilotalekuan. Lehenengoz, Valentzia eta Madriletik etorriko dira. Ehiza modalitate guztiak ordezkatuta egongo diraZegamako 4. ehiza eta natura azoka hilaren 14an egingo dute. 35 enpresa baino gehiagok parte hartu...
35 enpresa baino gehiago elkartuko dira pilotalekuan. Lehenengoz, Valentzia eta Madriletik etorriko dira. Ehiza modalitate guztiak ordezkatuta egongo dira
Zegamako 4. ehiza eta natura azoka hilaren 14an egingo dute. 35 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute eta ekitaldi ugari egongo dira.Azoka atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Zegamako udaletxean. Ekitaldian Joseba Izagirre alkateak eta Denis Perez Karraztarro elkarteko kideak parte hartu zuten.
Izagirrek azoka hau antolatzeko bi arrazoi daudela esan zuen. «Zegaman zaletasun handia dago. Hala, gai honen inguruko ezagutza handia da. Gainera, azokara gero eta jende gehiago etortzen da. Estatuko herrialde ezberdinetako jende asko etortzen da. Feria honek Karraztarro ehiza elkarteak urtean zehar egiten duen lana plazaratzeko balio du».
Familia osoarentzat
Alkateak ekitaldi hau adin guztiko jendearentzat dela gogoratu zuen. «Ehiza gustuko dutenentzako azoka bat da, baina familia girokoa. Hala, haurrentzako puzgarriak eta ekintzak egongo dira».
Zegamako alkateak antolatzaileei eta laguntzaileei eskerrak eman zizkien. «Feria hau Karraztarro ehiza elkarteak eta Pasapaloma Euskadiko pagauso elkarteak antolatzen dute, udalarekin, baina beste erakunde eta elkarte batzuen laguntza ere badugu».
Perezek hilaren 14an ehiza modalitate guztiak ordezkatuta egongo direla gehitu zuen. Basurdeen arrastoa jarraitzea, ehiza txikiko erakustaldia, plater tiraketa eta Ertzaintzaren erreskate erakustaldia azpimarratu zituen.
Gainera, txakur asko ikusteko aukera egongo da. «Galtzear dauden arrazetako txakurrak ekarrizko dituzte. Bestalde, Valentzia eta Madrilgo enpresak etorriko dira, lehenengo aldiz».
Horretaz gain, falkoneria erakustaldia, arku tiraketa eta simulatzailea egongo dira. Azken hau Aitxuri ikastetxean egongo da. Postuei dagokienez, Zegamara gerturatzen direnek armak, arropa, oinetakoak, 4×4 ibilgailuak, atoiak eta pentsua erosteko aukera edukiko dute.
Bukatzeko, Zegamako alkateak feria honen antolatzaileek ehiza jasangarriaren aldeko apustua egin dutela gogoratu zuen.













