Asier Santana idiazabaldarra Eibar taldeak fitxatu du
Kirol Zuzendaritzako kide berria izango da eta Europako liga nagusietako ikuskatzaile lanak egingo ditu.
Eibar futbol taldeak jakinarazi berri duenez, Asier Santana idiazabaldarra Eibarko Kirol Zuzendaritzako kide berria izango da. Entrenatzaile bezala esperientzia handia du, eta Europako liga nagusietako ikuskatzaile lanak egingo ditu.
39 urte ditu Santanak, eta entrenatzaile bezala esperientzia handia du. Izan ere, Real Union eta Real Sociedad taldeetan jardun da, azken honetan maila ezberdinetan, lehen taldea zuzentzera iritsiz. David Moyes eta Eusebio Sacristain Realeko entrenatzaile nagusien aldamenean ere egon da hainbat urtez, bigarren entrenatzaile lanak eginez.














