Ordiziako Altamira estadioan, Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Jose Antonio Peñaren omenezko topaketa jokatzen ari da.
Maila goreneko atletismoaz gozatzeko aukera dago gaur Ordiziako Altamira estadioan, Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Jose Antonio Peñaren omenezko topaketan. Gipuzkoan jokatzen den atletismo bakarra da Ordiziakoa. Europako atletismo txapelketa jokatuko da abuztuan Berlinen eta bertan parte ahal izateko gutxieneko denborak lortzeko aukera izan dute atletek.
Aurten bada beste berrikuntza bat: Beasaingo Udalak emandako Beasain Saria jasoko du 1.500 metroko irabazleak.
Goierriko atletak
Goierriko atletei dagokion, ordezkaritza zabala izan da.
- 100 metroan, gizonezkoetan: Octavian Mihail Romanescu, Eneko Barandiaran, Jon Etxarri eta Ander Svensson.
- 100 metro, emakumezkoetan: Leire Tobar eta Ane Ormazabal.
- 200 metro, emakumezkoetan: Leire Tobar.
- 5.000 metro, gizonezkoetan: Eneko Agirrezabal eta Ander Sagarzazu.
- Luzera jauzia, emakumezkoetan: Nora Tobar.
- Luzera jauzia, gizonezkoetan: Ander Svensson.