Oiangu pilota taldearen zilarrezko eguna
25. urteurreneko ekitaldiak dituzte gaur Ordizian.
Ondoena egiten dakitena eginez ari dira ospatzen Ordiziako Oiangu pilota taldekoak 25. urteurrena: pilotan jokatuz. Urte hauetan guztietan klubetik pasatako lehengo eta oraingo palariak elkartu dira eurentzat bigarren etxea izen den Beti Alai pilotalekuan.
11:00etan hasi dira pilota partidak eta eguerdian bazkaria egingo dute. Taldearen historia kontatzen duen bideoaren emanaldia eta beste hainbat ezusteko ere izango dira.
Pilotalekuan bertan, 25 urte hauetan bildutako argazki, kamiseta, material, txapel eta garaikur biltzen dituen erakusketa ere jarri dute ikusgai.
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea
- Oiangu pilota taldea























