Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zerbitzu egokia, probaren ikur

Beasain
Kirola
2018/07/11
Goierriko Hitza
Ehunmilak_2017-1 Ehunmilak ultra-trailaren bereizgarri nagusietako bat antolakuntza da. Aparkalekuak daude korrikalarien eskura, eta autobusak laguntzaileentzat. Kiroldegia ere erabil daiteke. Hiru probetako lasterkariek zein haien laguntzaileek kontuan hartu beharreko hainbat ohar dakartza ondoko artikuluak. Aparkalekuak Gipuzkoa plazako aparkalekua korrikalarientzako erreserbatzen da erabat –200 toki–, eta Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan 15 autokarabanarentzako tokia gordetzen dute. Bi aparkaleku horietan ez dago autoa uzterik izango ostegunetik igandera bitartean. Beasaingo herrigunean dauden beste eremu batzuei eta garajeetako sartu-irtenei ere eragingo die probak. Seinaleei eta boluntarioen esanei aditu behar zaie. Ehunmilak_ultra_traila_201Dortsalak jasotzea Ehunmilak ultra-traileko eta Goierriko Bi Handietako partaideak bihar, hilak 12, has daitezke dortsalak jasotzen Gernika pasealekuko frontoian (17:00-20:00). Etzi ere bai, baina kasu honetan, EHMkoek goizez bakarrik har ditzakete (10:00-13:00), eta G2H-koek goizez nahiz arratsaldez (18:30-20:30). Marimurumendi maratoiko lasterkariek larunbatean (18:00-20:00) eta igandean (07:00-08:00) hartu ahal izango dituzte. Partaideen materiala Dortsala hartzeko unean, EHM eta G2Hko lasterkariek derrigorrean eraman beharreko materialari erreparatuko diote boluntarioek. Ondorengoa da: Nortasun agiria; motxila; litro bat ur; edalontzia edo bidoia; janari erreserba; txaketa iragazgaitza; praka edo elastiko luzeak; kopetako bi linterna; biziraupen manta bat; txapela edo bisera; benda itsasgarria eta sakelako telefonoa. Beste hainbat material eramatea ere gomendatzen dute antolatzaileek. Korrikalarien txartela Antolatzaileek lasterkariei bidalitako Korrikalarien txartela dortsala jasotzearekin batera erakutsi behar da. Lasterketa garaian ez du zertan eraman, baliagarriagoa da laguntzaileek eramatea. Txartela erakutsiz Beasaingo Antzizar kiroldegiko sarrera dohainik izango dute lasterkariek, eta txartelean azaltzen diren laguntzaileek %50eko beherapena. Antolakuntzaren autobusetan nahi adina bidaia egin ditzakete laguntzaileek, doan. Ehunmilak_2017-2‘Pasta party’-a Igartzako jauregian eta haren ondoan jartzen duten karpan izango da Pasta party-a ostiralean, hilak 13, 12:30etik 16:00etara bitartean. Paella, barazki menestra, makarroiak, jogurta, fruta, ijito besoa, ogia eta edaria eskainiko dute, doan, EHM eta G2H ko parte-hartzaile guztientzat. Autobus zerbitzua Motordun ibilgailuen erabilera txikitze aldera, antolatzaileek hitzarmen bat dute sinatua Gurutze Gorriarekin. Hainbat linea egongo dira martxan ostiraletik igandera –ikus 9. orrialdea–. Korrikalarien txartela dutenek dohain izango dituzte bidaia guztiak; ez dutenek, aldiz, euro 1 ordaindu beharko dute bidaia bakoitzarengatik. Gurutze Gorriko furgonetetan ematen da autobus zerbitzua. lasterketa jarraitzeko EHM eta G2Hko partaideek lasterketa Facebook edo SMS bidez jarraitzeko aukera dute. Estaldura dagoen heinean, korrikalariak duen denboraren eta informazioa emango dute antolatzaileek. Facebook bidez jarraitzeko live.sporthive.com/event/4662 estekan eman behar da izena; sms bidez jarraitzeko kostua 2 euro da EHMko lasterketarientzat eta euro batekoa G2Hkoentzat. Bestetik, korrikalariak non doazen ikus daiteke webgunean geolokalizatzailearen bidez. ehm autobusak

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut