Berotu du Goierrin
Termometroak 30 graduren inguruan ibili dira. Joera mantendu egingo da asteburuan
Asteburuan mantendu egingo da joera. Tenperatura minimoak igo egingo direnez, gauak epelak izango dira. Maximoei dagokienez, berriz, ez da aldaketa handirik espero. 30-33 graduren bueltan ibiliko dira. Astelehenean igo daitezke apur bat gehiago, eta Goierriko txoko batzuetan 35 graduren langa gainditu daiteke. Bero–boladaz hitz egiteko 35’8 gradu gainditu behar dira.Barnealdean 30 ºC inguruan dago termometroa, Araba hegoaldean 30 ºC-tik gora, eta kostaldean beherago, 25 ºC-ren bueltan.
— Euskalmet (@Euskalmet) August 2, 2018
En el interior los termómetros rondan los 30 ºC, en el sur de Álava superan esa barrera y en la costa son más bajas, rondan los 25 ºC.#beroa pic.twitter.com/s4RvoEmgRL