Euskal Jaietako desfilea, iruditan

Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa

Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa eta pandero doinuek lagunduta abiatu ziren karrozak Irimoko industrialdetik. Karrozen artean, zanpantzarrak, erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak eta dantzariak ere baziren. Behin karroza guztiak Gernikako Arbola plazara iritsitakoan, ekitaldia hasi zuten. Txalaparta eta bertsoen ondoren, sari banaketaren unea iritsi zen. Orain Presoak kuadrillaren karroza izan da aurtengo irabazlea. Euskal presoen egoera salatu eta espetxe politiketan aldaketak egin ditzatela aldarrikatu zuten. Gotzon Aranburuk egindako bideoez gain, Naia Begiristainen argazki sorta ere ikusgai dago: IMG_4685 IMG_4688 IMG_4686 IMG_4693 IMG_4695 IMG_4698 IMG_4696 IMG_4881 IMG_4882 IMG_4887 IMG_4888 IMG_4891 IMG_4895 IMG_4900 IMG_4901 IMG_4904 IMG_4905 IMG_4908 IMG_4911 IMG_4913 IMG_4914 IMG_4920 IMG_4918 IMG_4924 IMG_4925 IMG_4928 IMG_4929 IMG_4931 IMG_4932 IMG_4933 IMG_4934 IMG_4936 IMG_4940 IMG_4944 IMG_4946 IMG_4947 IMG_4949 IMG_20180923_200815_799
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa