370 lagun Urretxuko mendi bizikleta proban
Igandean Urretxuko mendi bizikleta probaren 27. edizioa egin zuten. Eguraldi ona lagun, 370 txirrindularik parte hartu zuten. Aurten irteera eta helmuga Iparragirre plazan egon dira, urretxuarrek horrenbeste maite duten plazari
Igandean Urretxuko mendi bizikleta probaren 27. edizioa egin zuten. Eguraldi ona lagun, 370 txirrindularik parte hartu zuten. Aurten irteera eta helmuga Iparragirre plazan egon dira, urretxuarrek horrenbeste maite duten plazari bultzadatxoa emateko. Bai txirrindulariak eta bai antolatzaileak oso gustura azaldu dira aldaketarekin, toki erosoa iruditu baitzaie.