Ampo Ordizia animatzera joateko autobusa Santanderrera
Ordizia Rugby elkarteak urriaren 7an Santanderren eta urriaren 20ean Burgosen jokatuko diren partidetara joateko autobusak antolatzeko asmoa du. Santanderrekoa, igandean 12:00etan izango da. Autobusa 08:30ean aterako da Zuhaiztitik. Bueltan bazkaltzeko geldialdia ere egingo dute. Txartelaren prezioa bazkariarekin 25 eurokoa da. Joateko asmoa dutenek info@ordiziarugby.eus epostara idatzi beharko dute eta asteazkena izango da horretarako azken eguna. Burgosera bidaiatzeko aurrerago egingo da deialdia.