Legazpiko Udalak gogor salatu du eta halako hondakinak Garbigunera eraman behar direla gogoratu du
Legazpiko Korosti mendirako igoeran, Patricio Etxeberria enpresaren zabortegi zaharrean, zaborra agertu da. Udalak bere egonezina agertu du eta hondakinak, etxetresna elektrikoak, altzariak eta etxeko bestelako tresna handiak botatzeko bi aukera daudela gogoratu du. Bata Urretxuko Garbigunera eramanda. Deskargara bidean dagoen Garbigunearen ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 15:30–18:30 eta larunbatetan 09:00-13:00. Gogoratu dute, bestetik, hondakinak behar bezala botatzen ez dituzten pertsonek isuna jaso dezaketela.