Pirritxekin eta Porrotxekin, telebistara
Zaldibiako Lardizabal eskolako ikasleek ezohiko goiza izan zuten, atzo. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek aurki argitaratuko duten Musua diskorako bi bideoklip grabatzen aritu ziren. Baserritar arropak jantzita, haur saldoa aritu zen abesten et...

Zaldibiako Lardizabal eskolako ikasleek ezohiko goiza izan zuten, atzo. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek aurki argitaratuko duten
Musua diskorako bi bideoklip grabatzen aritu ziren. Baserritar arropak jantzita, haur saldoa aritu zen abesten eta dantzan. Aurreko asteetan ikasi dituzte hitzak. Bi abestiren bideoklipetan parte hartu dute zaldibiarrek.